Torrealdai, Joan Mari
Frankismo garaiko zentsurari buruz: Ondare nazionalaren aurka egindako atentatutzat har daiteke zentsura, desegin duenagatik eta jaiotzen utzi ez duenagatik. Ez dago kalkulatzeko modurik zenbat lan gelditu den publikatu gabe, zenbat ekoitzi gabe, idatzi gabe. Isiltasunaren belaunaldiaz mintzo denik bada: belaunaldi isila, mutua. Informaziotik eta ingurune kulturaleko eta munduko eztabaidatik at utzi du zentsurak gizartea. Bakartu egin du. Penintsulako kulturek landu duten pentsamendu eta sorkuntzaren artean eta Europako eta Ameriketakoen artean urte askotako desfasea eragin du zentsurak.