Saramago, José( Nobel 1998).
Lisboako Setioaren Historia Jon Alonsok itzulirik argitaratu zen 1999an. Jose Saramagok idatzitako nobelen artean euskaraz daukagun bakarra. Eleberriko protagonista Raimundo Silva da, argitaletxe batean lan egiten duen zuzentzailea, liburu baten frogak aztertzen ari delarik, bere kabuz bai hitzaren ordez ez hitza paratzeko tentazioa piztu zaio, gisa horretan historia idatziaren zentzua aldatzearren.