Antza, Mikel
Preso bat neskalagunari idazten ari zaio kartzela-ospitaletik, egoera hain makurrera nola iritsi den azaltzen, kontakizunak aurrera egin ahala gertakari estrainio eta ezustekoen kate bat bihurtzeraino. Tinko lotuko zaio narrazioari, biziraupenaren arrazoi eta kausa ia bakar horixe duela. Gauaren erdian esnatuko da, bururatu zaion esaldi edo pasadizo bat zirriborratzeko, bere azken hitzak balira bezala, biharko egunak zer zapokeria ekarriko dion asmatu ezinik. Oroitzapen eta sentiera barnekoiz bustitako eleberria duzu, gatibutasunari buruzko kronika zorrotz trenkatua, orobat ihes eta libertate desiraren aldarria.