Ormaetxea, Nikolas -Orixe-

Orrialde bazter honetantxe leitzen nuen lehengo batean. Maisuak falta ditugula euskal literaturan. Gaurko maisuak esan nahiko zuen, gure guraso gazteak. Nik uste, badela gaurko maisurik, edo nere irudiko, dizipulu txintxo gehitxo duen maisuparea nabarmen daukagula behintzat. Lehenagoko maisuak nahiago ditut halare. Beren hizkuntzan, zaputzik eta ezinik gabe, gustoz eta graziz idatzi duten euskal idazle bakanak ditut eredutzat. Ez beren buruaz akonplejaturik idazten duten gaurko erdieuskaldun fustratuak. Hizketan hasi baino Iehen, idazten hasten denak, ez dit batere onik egiten. Ez, gaizki esan dut. Nazka emiten dit. Nahiago ditut, euskara amorantetzat hartu duten bi idazle maitemindu, ezen ez erdara ezin euskaratuz bizi diren aleunka trepalari apoeuskaldun dirugose orojakile bezain merkatujale. Orixe dut maisu. Pena bat badiot halare.

Usuario: anonimo

Descargado: 0

Descargas directas:0

Descárgalo en cualquiera de estos formatos:

FB2

ePub

Mobi

Volver