Gorki, Máximo
Maxim Gorkik Ama eleberri iraultzailea 1906an idatzi zuen langile-mugimendua suspertzeko asmoz. Errusiako mugimendu sozialistaren hazkundeari buruzko liburua da, langileen kontzientziatze-prozesua eta horrek haien baitan eragiten dituen aldaketa ideologikoak erakusten dizkigu. Argitaratu bezain laster, berebiziko harrera egin zioten mundu osoko langileek, eta eragin handia izan zuen haiengan.