
Dahl, Roald
Roald Dahl idazle galestarra (Llandaff, 1916 - Oxford, 1990) errebeldea dugu inondik ere. Izan ere, oso gustuko du jende helduaren mundu arrazionala hankaz gora jartzea. Liburu honetan, errima hartuko du konplize sei ipuin klasiko ezaguni buelta emateko: Mari Errauskinek bazterrak harrotuko ditu jauregiko dantzalekuan, Edurnezuri auto-stopez ibiliko zaigu batetik bestera, Hiru Txerritxoek Txanogorritxori eskatuko diote laguntza. Eta Otsoa? Otsoak gorritxoak ikusiko ditu, bai horixe!